Saharako Maratoian parte hartzeko gonbitea luzatu du hernaniar talde batek

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 23a, 01:00

SAHARAKO Maratoiean parte hartzeko gonbitea egin die Hernaniko talde batek herritarrei. Maratoia Aljeria­ko basamortuan dauden sa­harar errefuxiatu kanpamenduetan egingo dute, Tinduf hiriaren inguruan. Adierazi dutenez, kanpamendu hauetan lasaitasuna da nagusi, Mendebaldeko Saharan ez bezala. Kanpamendu hauetan 200.000 errefuxiatu inguru daude, orain 35 urte Men­de­baldeko Saharatik ihes egin zutenak dira. Lasterketak urtero egiten dira, Saharar Errepublika Ara­biar Demokratikoa eratu zen­eko urteurrena ospatzeko. Aurten 35 urte betetzen dira errepublika eratu zela, eta maratoia egiten den 11garren urtea da.

Bidaia, otsailaren 25etik martxoaren 4ra

Maratoia egiteko lau lasterketa ezberdin antolatu dituzte aurten: 5, 10, 21 eta 42 kilometrokoak, bakoitzak, bere prestakuntzaren arabera, aukera zabala izan dezan. Lasterketen helburua da, kirola eta elkartasuna uztartuz, munduan Saharar herriaren egoera ezagutaraztea. Eta baita ere, saharar gazteriaren artean kirola promozionatzea. Bidaia otsailaren 25etik martxoaren 4ra egingo dute, eta prezioa 900 eurokoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!