Pagola eta Arrieta, Euskal Herriko Txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 23a, 01:00

PARTIDU luzea, gogorra izan zen atzokoa. Hernaniko bi bi­kotek Euskal Herriko Elkarte­ar­teko Txapelketako finala jo­katu zuten, beste behin, Hernaniko paletarian neurrikorik ez dagoela erakutsita. Goikoetxea eta Huiziren arma baliotsuena indarra da, Pagola eta Arrietarena berriz, segurtasuna. Bigarrena nagusitu zen atzokoan. Hasieratik sendo, seguru eta erabat kontzentratuta jokatu zuten Pagola eta Arrietak. Partidu osoan zehar joan ziren aurretik, nahiz eta partidu erdira arte tantuen aldea ez zen hain nabarmena izan: 4-6, 10-12, 11-12, 14-16. Aurre hartzeko nahikoa ahalegin egin zuten Goikoe­txea eta Huizik, eta arriskatu ere, nahikoa arriskatu zuten. Baina zortea ez zuten aldeko izan. 14-16koaren ostean, Pagola eta Arrietak aurrera egin zuten etengabe, eta markagailuan hasieran nabari­tzen ez zen alde hori ikusten hasi zen: 15-22, 17-23, 18-26 eta 18-28. Partiduari ihes egiten utzi aurretik, markailuan gertura­tzea lortu zuten azpitxapeldunek, 23 tantura iritsita, baina partidu osoan zehar bezala, Pagola eta Arrieta nagusi izan ziren bukaeran ere. 23-30 irabazi ostean jan­tzi zituzten txapelak, Euskal Herriko onenak izendatzen dituen garaikurra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!