Liburua, DVDa eta erakusketa, Kaldereroen 50garren urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 23a, 01:00

zapi eta txapelak buruan, urre koloreko koilare, be­la­rritako eta txanponak zin­tzi­lik, eta pan­dero, zartagin eta mailuak es­kuan hartuta, Bite­rin agertu ziren Hun­gariako kanpa­men­duko kal­derero ba­tzuk. 2011 berezia omen dute, hala azaldu zieten bertan bildutako guz­tiei: 50garren urtea dute Her­nanira etor­tzen. Hernanin Elur Txori el­ka­rteak egin ohi die harrera, eta ostiralekoan, eurekin ba­te­ra, urte be­rri­rako antolatu di­tuzten ekin­tzen berri ematera etorri zi­ren. Liburua eta DVDa pres­tatu dituzte, era­kus­keta bat jarriko dute Biterin, eta Musika Bandarekin kolabo­razioak egingo dituzte; guz­tia, azken 50 urte hauetako bizi­penak go­go­raraz­teko. Horrez gain, hu­tsik egin ga­be, otsai­laren 5eko iluntzean Her­na­niko kaleak zartagin, pandero eta mailu hotsez giro­tuko dituztela azaldu zuten; egun horretarako, kan­pamenduko beste kideak ere etortzekoak omen dira.

Liburua eta DVDa salgai, biak batera

Aurtengo berrikuntzetako ba­tean hilabeteak daramaz­kite la­nean, eta dagoeneko eskura­garri dago, Hernaniko hiru puntutan. Liburua eta DVDa egin dituzte, euren eta herritarren argazkiekin. Biak batera jarri dituzte salgai, 10 euroan, Oindi tabernan, Peña Okindegian eta Mikel Lujanbiok ere baditu. Liburuaren azalean jarri dituzte Hernanira aurrene­ko aldiz etorri zireneko ar­gazkia eta gaur egungo argazkia: bietan garai bakoitzeko erreginak ageri dira, ondoan damak dituz­tela. Barruan 50 urte haue­t­ako historia kontatzen da, pertsonaiak, argazkiak eta abestien letrekin batera. DVDa lau kapituluz osa­tuta dagoela azaldu zuten. Aurreneko bietan liburuko hainbat testu agertzen dira: lehe­nen­goa euskeraz, eta bi­ga­rrengoa erderaz. Hiruga­rren kapituluan 50 urte hau­e­t­ako 148 argazki daude ikusgai. Argazki bakoitzean azaltzen da zein urtetakoa den eta zein diren bertan agertzen direnak. Azkenik, laugarren kapituluan, abesti guztiak ageri dira, bai ida­tziz eta baita abestuta ere. Le­trak eskuratu nahi ditue­nak kronika.net web orrian ere eskuragarri ditu.

Erakusketa, Biterin

Mende erdi honetan ateratako argazkiekin ere erakusketa jarriko dute Biterin. Bihartik aurrera izango da ikusgai, otsailaren 5era arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!