Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Helduentzako kurtsoen matrikulazioa zabalik dago HHI (EPA) ikastetxean. Hainbat dira bertan egin daitezkeen ikasketak, eta guztietarako izena eman daiteke dagoeneko. Astelehenetik ostiralera eman behar da, goizez 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara. Antziolako eraikinetik pasata eman daiteke, edo 943 33 53 18 telefonora deituta. Matrikulazioa doakoa da, eta klaseak goizez, arratsaldez eta gauez ematen dituzte.
Hernaniko ikastetxean eskaintzen dituzten kurtsoak ondorengoak dira: graduatua ateratzeko kurtsoa; Frantsesa, Euskera, Ingelesa eta Informatika 0 mailatik hasita; 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitaterako sarrera-probarako prestakuntza; azken hau bateragarria da Goi Mailako Zikloetarako sarrera-probarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!