Biteriko ikasgela lepo, azterketa garaian

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 22a, 01:00

Joane Rodriguez (MIRa prestatzen), Miren Zubillaga (Me­dikuntza ikasten) eta Maitane Morales (Enpresen Zuzenda­ri­tza eta Adminis­trazioko Lizen­tzia­tura atera­tzen) Biteriko ikas­gelan aurkitu ditu Herna­niko Kro­nikak. Azterketa ga­raia da eta egun guztia bertan pasatzen dute, 11:00etako eta 18:00e­tako or­du­beteko deskan­tsua kenduta. Nahiago dute bertara joan ikastera, etxean deskonzentra­tzeko aukera gehiago di­tuztela eta. «Beti dago zerbait edo ba­ten bat. Eta hemen txokolaterik ez dago (barrez)», diote. «Gai­nera hemen, besteak ere ikasten daudenez, ho­rrek ikastera bul­tzatzen zai­tu», gaineratu du Rodrigue­zek. Izan ere, ez dira bakarrak, azterketa garai ho­netan ikasgela lepo izaten da. Baina, azken finean, kur­tso guztian dabiltzala azaldu dute: «MIRa dela eta, zazpi hilabete daramazkit egu­nero etortzen», dio Ro­dri­guezek. «Ikasketa sistema al­da­tu digute eta azterketak kur­tso osoan zehar dauzkat, beraz gehiago etortzen naiz», azaldu du Zubillagak. Eta Mo­ralesek: «azterketa garaiaz aparte, nik ohitura dut urtean zehar ere larunbat goizetan etortzeko».

Larunbat arratsaldetan zergatik ez ireki?
Ikasgela kurtso osoan dago za­ba­lik astelehenetik ostiralera 09:00e­­­­tatik 21:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara. Igan­detan ere irekita egotea gus­­­tatuko litzaiekeen arren, uler­­­tzen dutela azaldu dute hiru hernaniar gazteek, baina larunbat arra­tsaldetakoa ez dute hain argi ikusten. «Kultur Etxea itxita egon­go balitz tira, bai­na irekita egoten da. Zine emanaldia izaten da eta ez du­gu oso ondo ulertzen zergatik ikasgela ezin den ireki. Gutxie­nez, azterketa garaian».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!