Garaipena beharrezkoa Hondarribian, lidertzari eusteko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 22a, 01:00

hernanik joan den asteburuan eskuratu zuen helburua: lidertza berreskuratzea. Egin beharreko lana ondo bete, eta Anaitasunak galtzea suertatu behar zuen, eta hala gertatu zen. Orain lider dira txuri berdeak 39 punturekin, eta atzetik pega-pega eginda dituzte azkoitiarrak. Gaurko jardunaldian itxura batean, aurkari erraza dute aurrean, Hondarribia. Sailka­penean, erditik behera daude, 13garren postuan, 22 puntu eskuratuta. Partidua Ondartza zelaian jokatuko dute, arratsaldeko 15:30etan hasita.

Emakumezkoen ligan, Mondragonen kontra jokatuko du
Hernanik, Zubipen Emakumezkoen ligako taldea bikain dabil aurten ere, eta azken urteetan bezala, igoera fasea ari dira jokatzen. Biharkoan Mondragon hartuko dute Zubipen. Maila pare­tsukoak dira bi taldeak, eta puntu berdinak dituzte mo­mentu honetan. Hernani laugarren dijoa 3 punturekin, eta Mondragon 4garren, puntu berdinekin. Partidua Zubipen bihar, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!