Hernaniko Bandak egitarau musikal zabalaz gain, beste hainbat ekintza antolatu ditu 150 urte ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 22a, 01:00

Hernaniko Musika Ban­dak 150 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospa­tzeko egitarau musikal zaba­la prestatu du. Urteroko kon­tzertuez gain, kontzertu be­reziak eskainiko ditu ba­kar­ka, eta Herna­niko musikare­kin loturik ibil­tzen diren beste talde batzuekin. Talde ezberdinekin, esa­te­rako, Bandak kalderero­tan parte hartuko du 50. ur­teu­rrena dela eta; San Joa­netan, San Joan Konpartsako gaia izango da; Euskal Jaie­tan, bertso eskolarekin kon­tzertu bat emateko asmoa du; urriko lehenengo astebu­ruan, ekital­di berezia egingo du Kantuz eta Ozenki Abes­ba­tzekin, txis­tulariekin... Eta bakarka, dan­tzen inguruko kontzertu ko­men­tatua, Santa Zezilia kon­tzertua rock-aren inguruan... Zipri Otxandorenak atzo prentsaurrean azaldu zuen egitaraua prestatzerakoan kontuan izan dutela herriari begira ospatu nahi zutela, bai publikoaren aldetik eta baita parte hartzaileen aldetik ere. Eta hori kontuan hartuta prestatu dute. Horrez gain, urteurren honetan, gogoan izango dituzte bandan jotzen aritu eta bandari eskainitako piezak sortu dituzten kide ohiak. «Adibidez, Matias Martinez, 70. hamarkadan musika eskolako irakasle izan zena, eta baita Joaquin Ortega ´Canario` ezaguna ere», azaldu zuen.


Hiru banda Hernanin
Azpimarratzeko kontzer­tuen artean, maiatzaren 14an antolatu duten banden alar­dea aipatu zuen. Alarde ho­rretan, Hernaniko Bandaz gain, Irungoak eta Errente­riakoak ere hartuko dute parte. «Ez dugu gogoratzen Hernanin antzekorik ospatu izan denik». Argazkiak uzteko deia Urteurren honetan, musikak pisu gehiena izango duen arren, beste ekitaldi batzuk ere antolatu ditu Bandak, Juan Arzallus presidenteak azaldu­takoaren arabera. Al­de batetik, Musika Banda­ren historiari buruzko liburua argitaratuko dute Urko Apao­la­za historia­lari herna­niarrak egina. Bes­tetik, ar­gaz­ki erakusketa egite­ko as­moa dute martxoan, eta he­rritarrei dei egin diete Ban­darekin lotutako argazkiak uzteko eta daukaten infor­mazioa emateko. Torres ar­gazkidendan utzi behar di­ra. Azkenik web orria jarriko dute martxan, hilabete ho­nen bu­kaeran: www.hermuba.com.


Hernaniko banda, hernaniarren lokarri
Hernaniko Musika Bandak 150 urte ditu soinean eta harro daudela azaldu zuen Arza­llusek, baina baduela beste meritu garrantzitsuago bat: «mende eta erdian Hernaniri eta hernaniarrei estuki lotua egon da, Musika Banda herna­niarren lokarri izan baita».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!