«Ezinezkoa da eskatzen dituzten urte guztiak betetzea, hortaz, jende asko pentsiorik gabe geldituko da»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 22a, 01:00

euskal Herriko bost sin­dikatuk Greba Orokorra deitu dute urtarrilaren 27an, Erres­petatu herritarren eskubideak le­ma­pean. ELA, LAB, STEE/ EILAS, EHNE eta HIRU sin­dikatuek deitu dute Go­ber­nuak egin nahi duen Pentsio Sistema Publikoaren errefor­maren aurka. Manifestazioak Euskal Herriko probintzie­tako hiruburuetan egingo dira, goizean. Gipuzkoakoa Donos­tian izango da, goizeko 11:30­etan. Arratsaldean be­rriz, es­kualdeka egingo dituz­te ma­nifestazioak, eta Burun­tzal­dekoa Hernanin izango da; arratsaldeko 18:00etan abia­tuko dira Gudarien Pla­zatik.

Erreforma berriak aurreikusten dituen neurriak
Espainako Gobernuak Pen­tsio Sistemen erreforma egitea aurreikusi du, eta ELA eta LAB sindikatuek atzoko agerraldian adierazi zutenez, ondorengoak izango dira har­tuko diren neurriak: erretiro adina 67 urtera luzatzea; pen­tsioa jasotzeko kotizazio urteak luzatzea; arautzeko oi­narria kalkulatzeko urte gehiago hartzea kontuan: «orain 15 urte hartzen badira kontuan, baliteke 20 edo 25 hartzea hemendik aurrera. Honek gure pentsioak %20 edo gehiago murriztuko lituzke»; jasotzen den diru kopurua murriztea kotizazio urteen arabera: «100%hel­tzeko 38-40 urte kotizatuta edukitzea nahi dute». Ordezkariek azaldu zutenez, erreforma honekin, praktikan, eskatzen dituzten urte guztiak betetzea ezi­nezkoa da: «lan merkatu pre­kario honetan, lanaldi za­tikatuekin, aldi baterako la­nekin eta kale gorrira bo­tatzeko duten erreztasunekin, geroz eta jende gehiago geratuko da pentsio esku­biderik gabe». Hori guztiaz gain, gaine­ratu zuten pentsio sis­tema publikoarekin bukatzea dela beraien helburua, beti ere, pentsio sistema pribatuen mesedetan : «bankuek mar­katzen dute jarraitu beharreko bidea, eta institutzio guztiek bat egiten dute horrekin, berdin Gasteiz, Iruña eta Madrilgoek, edota PSOE-PSE, PNV edo UPN alder­diek.

Hernanin, oraingoz, zazpi enpresa haundik egin dute bat
Greba Orokorrarekin Atzo jakinarazi zutenez, Her­nanin, oraingoz zazpi en­pre­sa haundi dira Grebarekin bat egin dutenak: Gureola, Ubis, AMR, Arkema, Ferronia, Loire eta Arcelor Mittal.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!