Taldekako Bola Txapelketako bigarren eta azken tiraldia jokatu zen igandean Ategorrietan. Segurako taldea izan zen txapelduna, 470 brila botata. CD Hernani taldea izan zen bigarren, 462 brilarekin, eta Ur Miak 10garren egin zuen, 347 brila botata. Eguneko tiraldiko irabazlea Ur Miako Ibon Miner izan zen, 45 brilarekin, eta laugarren Elur Txoriko Miguel Burugain geratu zen, 45 brilarekin. Taldekako txapelketa amaituta, igandean hasiko dira Bikote Sariko tiraldiak. Guztira bost tiraldi izango dira, eta finala Legazpin jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!