ESKIA gustuko dutenek aukera paregabea dute Mendiriz Mendi elkarteak antolatutako irteerarekin. Iraupen eskia eta eski alpinoa egiteko aukera izango da urtarrilaren 29 eta 30ean, Cauterets-en.
Prezioa adinaren
arabera, ezberdina
Irteerako prezioa ezberdina da adinaren arabera. 13 urtetik gorako bazkideek 65 euro oraindu behar dute, eta bazkide ez direnek 75 euro. 8 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzako merkeagoa da: bazkide direnek 50 euro ordaindu behar dute, eta ez direnek 60. Azkenik, merkeena 7 urtetik beherako umeentzat da: bazkide diren haurrek 40 euro ordaindu behar dute, eta ez direnek 50 euro.
Prezioan bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria sartzen da. Mendiriz Mendik jakinarazi duenez, lo egiteko aterpea Cauterets herrian dago. Forfaita berriz, ez dela prezioan sartzen azpimarratu dute.
Izena emateko bulegotik pasa behar da
Aukera aprobetxatu eta irteerara joatea erabakitzen dutenek zabalik dute izena emateko epea. Mendiriz Mendiko elkarteko lokaletik pasa behar dute (Iturregi plaza), astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Izena ematerakoan 20 euro aurreratu behar dira, eta azken eguna urtarrilaren 27a da.
Igandean Burgetatik Harora
Mendiriz Mendiko kideek Santiago bideko 7garren etapa egingo dute igandean. Burgetatik Harora joango dira eta izena emateko azken eguna gaur da.