Hernaniko kanporaketak gaur jokatuko dira, Santa Barbara elkartean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 22a, 01:00

Euskal Herriko mus txapelketa ari dira jokatzen dagoeneko, eta Hernaniko kanporaketak gaur jokatuko dira. Partidak Santa Barbara elkartean jokatuko dira 17:30etan, eta izena ondorengo tabernaren batean eman behar da: Oindin, Kixkalen, Aralarren, Txilin, Goiz Argin, Garinen edo Ekosen. Egunean bertan ere eman daiteke, elkartean, 16:30eatik aurrera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu, eta sariak izango dira irabazleentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!