Euskal Herriko Mus Txapelketa martxan da eta Ereñotzuko eta Hernaniko kanporaketak bihar eta etzi jokatuko dira. Bertan erabakiko dira Gipuzkoako kanporaketa jokatzera zeintzuk joango diren. Ereñotzun bihar da zita, 22:30etan Ur Mia elkartean. Izena bertan eman behar da. Hernanin berriz, larunbatean jokatuko da, 17:30etan Santa Barbara elkartean. Izena eman behar da Oindi, Kixkal, Aralar, Txili, Goiz Argi, Garin edo Ekosen. Bikote baikoitzak 20 euro ordaindu behar ditu. Sariak izango dira irabazleentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!