Goi mailako partiduak hilaren 29an, Kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 20a, 01:00

Hernaniko Kontrakantxa Gaz­tetxeak pelota jaialdia antolatu du urtarrilaren 29an. Goi mailako bi partidu jokatuko dira: ba­te­tik, Goñi IIak eta San Se­bas­tianek jokatuko dute Ojuel eta Go­rrotxategiren kontra; bestetik, Oiaga eta Esnalek, Koka eta Ezeizaren kontra. Jaialdia 17:30e­tan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Oin­di, Aralar, Garin eta Eko­sen, 5 euroan; bertan 7 euroan izango dira salgai. 14 urtetik beherakoentzat 2 euroan jarriko dituzte salgai, egun berean, pelotalekuan bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!