«Izaki guztien eboluzio naturalean kalte kontaezinak ari da eragiten»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 20a, 01:00

Transgenikoak eragiten duten «kalteei» buruz ariko dira gaur, 19:30etan, Kon­tra­kantxa Gaztetxean. Her­na­ni­ko AHTaren Aurkako Tal­de-a­k antolatu du Transge­ni­koa­k: laborategiak heriotza ereiten hi­tzaldia, eta Buter-ek eman­go ditu azalpenak ge­netikoki modifikatutako or­ga­nismoen arazoei, ondorioei eta arduradunei buruz.

«Arrisku bat dira»
Hitzaldia antolatu dutenek azaldu dutenez, transgenikoak ezkutuko arrisku bat dira eta munduko izaki guztien eboluzio naturalean kalte kontaezinak ari dira eragiten: «bioinperialismoa inperialismo mundialaren beste adar bat da, eta gizadia harrapatu eta erahiltzen du. Hezkuntza eta antolakuntza herrikoiak garatzeko ezinbesteko beharrean aurkitu gara».
Antolatzaileek dei egin die­te herritarrei hitzaldira hurbil­tzeko, azalpenak entzutera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!