Olentzero eta Errege kabalgatako argazkiak, `kronika.net´en

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 22a, 01:00

Hernaniko Kronikak Olentzero eta Errege kabalgatan ateratako argazkiak ikusgai jarri ditu kronika.net web orrian. Argazkiak erosi nahi dituenak ondorengo bideak ditu: kronika@kronika.net helbidera idatzi, 943 33 08 99 telefonora deitu edo Larramendi 11ko bulegotik pasa. Argazki bakoitzak 1,50 euro balio du, eta bazkideentzako euro batean daude salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!