Ortiz txapeldun, eta Bengoetxea eta Mujika hirugarren, Hernanin jokatutako Judo txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 19a, 01:00

Judo Txapelketa jokatu zen igandean Hernaniko kiroldegian, eta Hernaniko hiru judokek emaitza bikainak lortu zituzten. Mikel Ortiz txapeldun izan zen 90 kilo baino gutxiagoko lehian. Eta Lander Bengoetxeak eta Iker Mujikak hirugarren postua lortu zuten 66 kilo baino gutxiagoko lehian. Eskola kirolean, infantiletan, Xabier Jauregik lehen postua lortu zuen eta Raun Mihaik hirugarrena. Hurrengo txapelketa urtarrilaren 29an jokatuko da Hernanin: Gipuzkoako junior txapelketa eta eskola kiroleko jardunaldia izango dira egun horretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!