«Denok dakigu Amabirjina ez zutela lapurtu»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 19a, 01:00

Zikuñagako Amaren de­sagerpenari buruz Angel Ola­ran misiolari hernaniarrak duen iritzia azaldu du amabirjina berreskuratzeko Herri Plataformak. Oharrean adierazi dutenez, hernaniar talde bat Diputazioan bildu zen Angel Olarani urrezko domina eman zien egunean: «merezitako domina jaso zuen. Aurreko kasu batzuetan hartzaileak iritzi ezberdinak sortu dituen bezala, kasu honetan erabakia guztiena izan zen, aho batez hartua. Olaranen lan humanitarioa saritu zen domin honekin. Olaranek bankuko lanpostu fijoa alde batera utzi zuen orain 34 urte Tanzaniara eta ondoren Etiopiara joateko, urruti dauden herrialdeetan bere gazteri ideala martxan jartzeko».

Angel Olaranen hitzak Amabirjinaren desagerpenari buruz

Domina jaso eta egun gutxitara, Etiopiako Wukro herrira joan aurretik, Olaranek herniarrei idatzitako gutuna irakurri zuten Plataformako ki­deek. Prentsa oharrean, Zi­ku­ñaga­ko amabirjinaren desgarpenari buruz esan zituen hitzak ekarri dituzte gogora: «Desagerpen bi­txiaren inguruan herritarrek zuten sentimentu orokorrari buruz hitz egin zuen gutunean. Gizon zorrotza eta intuitiboa izanda, Ama­birjina aldi baterako bahitu zutela adierazi zuen, eta ondorengo galderak egin zituen: lapurtu egin ote zuten? Beharbada norbaitek gorde ote du, edo ganbararen batean ahaztuta edo abandonatuta egongo ote da? Lapurreta bat azal­tzeko fintasun haundia erabili zuela uste dugu guk, `txokoan´ denok baitakigu hori ez zela inoiz gertatu. Bi­tartean Amabirjinak de­sagertuta jarraituko du, Jainkoak daki noiz arte». Oharraren amaieran, ateo eta ikonoklastei adierazten die, Plataformako kideak ez direla atzerakoiak: «gure jarrera tematiarekin lortu nahi dugun gauza da Hernaniri Amabirjina itzul­tzea, orain 800 urtetik herriko patrimonio kulturala den Amabirijina».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!