Hamabi bertsolari gaur, Tabernetako txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 19a, 01:00

Koplatan Hernaniko eta inguruko 12 bertsolari ariko dira gaur, Tabernetako ber­tso Txapelketan. Goñi gai jartzaile dutela, txapelaren bila ariko dira bertsotan, Garin tabernan, gaueko 22:30etatik aurrera.


Hernaniko sei bertsolari, eta inguruko herrietako beste sei

Hamabi bertsolarietatik sei izango dira Hernanikoak: Ai­tor Barrenetxea (joan den urteko txapelduna), Xapo, Oxan, Iraitz, Oier eta Amaia Otxotorena. Gainontzeko seiak inguruko herrietatik eto­rriko dira: Andoni Ur­nietatik, Aitor Atxega Lasar­tetik, Joseba Agirre Azkoi­titik, Gorka Oreretatik, eta Gotzon eta Iñigo Irundik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!