Alde %54,8, kontra %39,4

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 19a, 01:00

Hernaniarrek eman du­te Atez Ateko hondakinak biltzeko sistemaren inguruan duten iritzia: alde %54,8 daude, kontra %39, 4 eta %5,8ak ez daki. Her­nanin, sistema ezarri au­rretik %20a zen Atez Ate­koa­ren aldekoa; aurka­koak %37,7 ziren; eta %42,3k zalantza zuten. Sistema jarri aurretik alde agertu ziren ia guztiek bere ho­rretan jarraitzen dute, eta %4k al­datu du iritzia. Aurretik za­lan­tzak zi­tuztenetatik, egun, gehienak sis­te­maren aldekoak dira: %65,6 sistemaren aldekoak dira orain eta %26,3 aurka daude. Az­­tiker en­­presak egin du inkesta, Her­na­niko Udalak aginduta, sistemaren inguruan herritarrek du­ten astebetetzea eta iri­tzia biltzeko. Atzo egindako agerraldian aurkeztu zituzten emaitzak. Asier Etxenik adierazi zuenez, inkesta Atez Atekoa mar­txan jarri eta 6 hilabetera egin zuen Aztikerrek. He­lburua izan da jakitea herritarrak nola moldatu diren sistemarekin, nola baloratzen duten, sistema hobetzeko egiten dituzten proposamenak jakitea eta sistema berriak eman dituen emaitzen balorazioa egitea. 504 elkarrizketa egin dituzte.

Hamarretik zortzik larritzat jo dute pertsonako sortzen den hondakin kopurua

Inkestaren aurreneko partean, hondakinen kudeaketari bu­ruz­ko galderak egin zizkieten herritarrei. Pertso­na­ko sor­tzen den hondakin kopuruak gizartean sortzen duen arazoa baloratzerako or­duan, elkarrizketatuen %80,1­ak egoera larria edo oso larria dela erantzun du. Eta erraustegiari buruz galdetutakoan, elkarrizketatuen er­diak baino gehigok (54,6) aurkako iritzia agertu dute. Aldeko iri­tzia %18,5ak eman du.

%64,6 ondo edo oso ondo moldatu da sistemarekin

Herritarrek Atez Atekoarekin izan dituzte bizipenei buruz, eta hobetzeko dituzten proposamenei buruz ere galdetu du Aztikerrek. Sistema berrira nola moldatu diren galdetuta, hernaniarren %64,6ak eran­tzun du ondo edo oso ondo moldatu dela. Erdipurdi %17,3 moldatu da, gaizki %10,5 eta oso gaizki %7,6. Gaiak banatzeari dagokionean, inkestaren arabera, herritarren %67,3ak ez du zalantzarik izan banaketa egiteko mo­mentuan. Herritarren %32,8­ak berriz, arazoak izan dituela erantzun du. Ordute­giarekin ere, hamarretik zortzik ondo moldatzen direla azaldu dute. Larrialdi guneak izan dira inkestako beste bi galderen gaiak. Aurrenekoak, ondo antolatua al dauden galdetu dute, eta herritarren %68,6k baietz erantzun du. Ezetz erantzun duen %31,4ak adierazi du, besteak beste, garbitasun falta eta kokapen arazoak (urruti) medio bozkatu duela ezetz. Hala ere, erabilpenari dagokionean, %92,4ak ez duela inoiz erabili erantzun du. Gutxi batzuetan erabili dutenak %6,8 izan dira; eta astero erabili dutenak %0,8. Martxan jarri zenetik askotan hitz egin da hondakinak beste herri batera eramateari buruz. Inkestaren arabera, hernaniarren %74,7ak ez du inoiz hondakinik eraman beste udalerri batera; %18,1ak gutxi batzuetan eraman du; %3,2ak hilero; eta %4ak astean behin gutxienez. Hobetzeko proposamenen in­gu­ruan ere galdetu du Azti­kerrek. Zerbitzua zabalduko balitz, eta gai bat aukeratu beharko balute, gehienek ma­teria organikoa biltzeko dauden egunak zabalduko lituzkete, %43,1ak. Ondoren, %21k ontzi arinak biltzeko egunak ugarituko lituzke. Proposamen irekiak egiterako orduan %31,5ek ez du sistema hobetzeko proposamenik egin. Gainerakoan, ondorengo proposamenak azal­du dira gehien: altzariak eta abarren zerbitzua dohainik izatea, papera biltzeko beste sistema bat bila­tzea, eta Garbigune bat herrian edo herritik gertu jartzea. Atez Ateko sistema orokorrean hartuta, balorazio ona edo oso ona egin du elkarrizketatuen erdiak %50,3ak; beste 22,8k erdipurdikotzat jo du; eta %26,9k balorazio txarra egin du. Ahaleginari dagokionean, herritarren %62­ak uste du ahaleginak merezi izan duela, eta %11,4ak Atez Atekoaren da­tuak onak direla adierazi du, bai­na ahalegina gehiegizkoa dela.

Alkatea: «Atez Atekoaren emaitzak oso onak dira, herritarrak pozik daude eta sistema atzeraezina da»

Inkestaren emaitza jakin ostean, Alkateak ondorioen berri eman zuen: «Hernaniarrek aurrerapauso ikaragarria eman dute eta hor ez dago atzera egiterik. Agerian geratu dira nola edo hala aurka egin nahi ziotenek erabilitako aitzakiak gezurretan oinarritzen direla. Guk askotan esaten genuena galdeketak erakutsi du. Sistema erosoa dela erakutsi digute herritarrek. Iritzia bat edo bestea izan, jarrera arduratsua erakutsi dute. Horregatik zoriondu egin nahi ditugu hernaniarrak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!