Etzi da Donostia Eguna, eta ohi bezala, bihar gauerdian hernaniar ugari hurbilduko dira Donostiara danborrada ikusi eta entzutera. Garayarrek gaueko autobus zerbitzua jarri du, herritarren joan etorria arintze aldera. Orduerdiro izango dira autobusak: Donostiatik 23:30etan aterako da aurrenekoa eta 06:30etan azkenekoa; Urnietatik 23:00etan aurrenekoa eta 06:00etan azkenekoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!