Hernanik seguru du Euskal Herriko txapela

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 18a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketan gertatu zen bezala, Euskal He­rrikoan ere Hernaniko bi bikotek jokatuko dute finala. Kasu honetan, Goikoetxea eta Huizik jokatuko dute, Pagola eta Arrie­taren kontra. Jube­nil­etako finala Gastei­zen jokatuko da, larunbatean, 16:00­etan. Finalerdiak joan den asteburuan jokatu ziren, Gas­teizen baita ere. Aurreneko partiduan, Goikoetxea eta Huizi izan ziren nagusi, 30-14 Alaitasu­nari irabazita. Biga­rre­ngoan bi hernaniar izan ziren aurrez aurre: Pagola eta Arrietak lortu zu­ten finalerako pasea, Ira­zus­tabarrena eta Semperri 30-24 irabazita. Senior mailan ere, finalerdietako partidua jokatu zuten Manzisidor eta Lukasek, baina ez zuten finalerako pasea lortu, Tornosoloren kontra 30-24 galduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!