Tabernetako Bertso Txapelketaren 18garren edizioa jokatuko da bihar gauean Garin tabernan. Hamabi bertsolarik hartuko dute parte aurtengoan, horietatik 6 Hernanikoak: Aitor Barrenetxea (joan den urteko txapelduna), Xapo, Oxan, Iraitz, Oier, Amaia Otxotorena. Gainontzeko seiak inguruko herrietatik etorriko dira: Andoni Urnietatik, Aitor Atxega Lasartetik, Joseba Agirre Azkoititik, Gorka Oreretatik, eta Gotzon eta Iñigo Irundik. Txapelketa 22:30etatik aurrera jokatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!