Hernanik Galdakao bigarrenaren aurka jokatu zuen atzo eta ondo jokatu arren, 3-0 galdu zuen (25-21, 25-20 eta 25-16). Alai Zubimendi entrenatzailearen esanetan, «ez zen batere erraza partidua irabaztea, ondo baitabiltza aurten galdakaotarrak, baina 3-0ko emaitza zigor haundiegia izan da, hernaniarrek egindako jokoa ikusita, eta gutxienez, set bat irabaztea merezi zuten».
Ligako bigarren itzulia hasi du Hernanik. Azken urteetako sailkapen onena lortzen ari da taldea eta denboraldia ere horrela bukatzea espero du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!