Partidua eta postua

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 17a, 01:00

Hernanik Oviedoren aurka jokatu zuen atzo Landaren, eta 27-19 irabazteaz gain, postua kendu dio.
Oso erritmo biziko partidua eta borrokatua izan zen atzokoa. Lehenengo zatia, batez ere, oso parekatua izan zen. Hernani aurretik hasi zen eta partidu guztian hala jarraitu bazuen ere, ez zuen guztiz dominatzea lortu. Eta azkeneko minutura arte sufritu zuen; izan ere, Oviedok bonusa ateratzeko aukera zuen entsegu bat gehiago eginda, eta hori horrela, Hernanik ez zuen lortuko sailkapenean bere aurretik jartzea. Azkenean, Oviedok ez, baina Hernanik lortu zuen bonusa, partidua irabazteaz gain, eta bost puntu gehituta, sailkapenean laugarren jarri da. 34 punturekin dago. Oviedo bosgarren postuan utzi du puntutan berdinduta.

Errege Kopa jokatzea
helburu

Play off-a alde batera utzita, Her­­nanik Errege Kopa joka­tzea du orain helburu. Errege Kopa lehenengo hiru taldeek jokatzen dute eta hirugarren postua lortzea oso zaila ikusten du Hernanik. Dena dela, baliteke aukera izatea, 4, 5 eta 6 postuetako taldeentzat fase prebia bat irekitzekotan dabil­tzala baitiote. Hala balitz, Her­nanik aukera izango luke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!