Zilegi Eskolak prestatu du apirila bitarteko eskaintza. Eta eskaintza ugaria eta zabala da. Honako saioak izango dira bertan: zeramika, kaxak birziklatzea, gantxiloa, makillajea, sendabelarrak, baratza balkoian, somatizazioa, lehenengo sorospenak eta bertsolaritza. Zenbait saio hastear dira; zeramika eta kaxak birziklatzea, esaterako, bihar eta etzi hasiko dira.
Zilegi Eskola herritarrentzat tailer modukoak antolatzen dituen ekimena da, hainbat gairen inguruan inguruko ezagutza zabaldu eta trebatzeko aukera ematen duena eta edozein herritarrek hartu dezake parte. Horretarako bonoa erosi behar da. Izena eman edo informazio gehiago lortu nahi duenak honako telefonoetara deitu: 607 592 864 edo 607 610 687. Edo helbide honetara idatzi: zilegieskola@aek.org.
Zeramika: urtarrilak 18, 20, 25, 27, otsailak 1 eta 3. Zikuzulo Arte Tailerran 14:30-16:30.
Kaxak birziklatzea: urtarrilak 19, 26 eta otsailak 2. Biterin 09:00-11:00.
Gantxiloa: otsailak 9, 16, 23 edo martxoak 3, 10, 17. Biterin 14:30-16:30.
Makillajea: urtarrilak 26, otsailak 2, 9 eta 16. Biterin 14:30-16:30. Edo otsailak 3, 10, 17 eta 24, Astigarragako kultur etxean 14:30-16:30.
Sendabelarrak: eguna eta lekua zehazteke.
Baratza balkoian: eguna eta lekua zehazteke.
Somatizazioa: eguna eta lekua zehazteke.
Lehen sorospenak: eguna eta lekua zehazteke.
Bertsolaritza: eguna eta lekua zehazteke.