Yone Boutique taldeak herenegun jokatu zuen Zaldibiaren aurka, hirugarrenaren aurka, eta 3-8 irabazi zuen ondo jokatutako partidu bat medio. Lehenengo zatian, hernaniarrek ondo defendatu zuten eta zaldibitarrei ez zieten utzi jokoan sartzen. Erasoan ere asmatu zuten eta 0-3ko aldearekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian gogor zelairatu ziren zaldibitarrak eta 1-3 gerturatzea lortu zuten. Baina hernaniarrek ere gogor erantzun zioten eta azkenean 3-8ko garaipena lortu zuten. Golak honakoek sartu zituzten: Andoni (2), Miguel (1), Iosu (3) eta Ivan (2).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!