Asteburu honetan ekin zaio VIII. Berria Txapelketari. Bi kanporaketa jokatu dira, biak Hernanin, eta nafarrak izan dira nagusi bi kasuetan. Ostiralean Oiartzungo Oiarpe eta Baztango Txaruta neurtu ziren. Txarutak irabazi zuen 1-2. Honakoak izan ziren emaitzak: kadeteetan, Oiarpek 22 eta Txarutak 5; jubeniletan, Oiarpek 17 eta Txarutak 22; eta seniorretan, Oiarpek 12 eta Txarutak 22. Atzo Dimako Txumuluxueta eta Doneztebeko Erreka izan ziren aurrez aurre. Bigarrenek irabazi zuten 1-2. Emaitzak: kadeteetan, Txumuluxuetak 22 eta Errekak 11; jubeniletan, Txumuluxuetak 19 eta Errekak 22; eta seniorretan, Txumuluxuetak 3 eta Errekak 22.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!