Partidua eta lidertza irabazi zituen atzo Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 16a, 01:00

Erregional Ohorezko Mai­­lako taldeak sendo da­goela erakutsi du berriz ere. Bigarren bueltako lehe­nen­go partidua jokatu zuen atzo Aloña Mendiren aurka eta 3-1 irabazteaz gain, lidertza lortu du; izan ere, orain arteko liderrak, Anaita­su­nak galdu egin zuen.
Hernani galtzen hasi zen atzo Aloña Mendiren aurka eta ordu erdira lortu zuen berdinketako gola, Aritz Lujanbiok sartuta. Bigarren zatian, berriz, txuri-berdeak nagusi izan ziren. Beste bi golak Iñigo Olasagastik eta Berezik sartu zituzten.

Emakumezkoen Ligako taldea Intxaurdiren aurka, gaur Zubipen
Emakumezkoen Ligako tal­deak Igoera Faseko bigarren partidua jokatuko du gaur, 18:00etan Zubipen, Intxaur­diren aurka.  Hernani biga­rren postuan dago hiru pun­turekin, Arizmendirekin ber­­­­din­duta eta Intxaurdi zaz­­pigarren dago punturik gabe. Aurreko partidua gal­du egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!