Hernanik, azken urteetan egin bezala, play off-a jokatzea izan du helburu denboraldia hasi zenetik eta aukerak joan den asteburuan Getxon izandako porrotarekin galdu zituen. Gaur, beste helburu bat izango du. Oviedoren aurka jokatuko du Landaren eta berau harrapatzen ahaleginduko da; izan ere, sailkapenean postu bat aurretik du. Hernani bosgarren dago 29 punturekin eta Oviedo laugarren 34 punturekin. Partidua 12:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!