Maialen Lujanbiok eta Bertso Eskolak irekiko dute Txotx Denboraldia, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 16a, 01:00

Ohi bezala, irekiera egunean, hau da datorren igandean, trikitilariak, txalapartariak, txaranga, herri kirolak eta sagardoa izango dira eguerdi partean, Gudarien plazan. Kupelaren irekiera 12:00etan izango da.

Hernaniko Txotx Den­boraldia datorren igandean hasiko da Txotx Egunarekin. Aurten, lehenengo sagardo tragoa egiteko aukeratuak, Maialen Lujanbio eta Bertso Eskola izan dira. Kupelaren irekiera eta ekitaldi nagusia 12:00etan izango dira. Behin, Lujanbiok eta Bertso Es­kolako kideek tragoa hartuta, Plazara hurbiltzen diren guztiek izango dute aurtengo sagardoa probatzeko aukera. Eta festa eguna girotzeko ez dira faltako trikitilariak, txalapartariak, Incansables Txaranga eta herri kirolak. Idoia Etxeberria harri-ja­sotzaileak eta Fausto Muger­za aizkolariak emango dute erakustaldia.

Egitaraua:

11:00-11:45: Trikitilariak.
12:00: Ekitaldi nagusia, Maialen Lujanbio eta Bertso Eskolarekin.
12:00: Txalapartariak.
11:45-14:00: Incansables Txaranga kaleetan barrena.
13:00: Herri kirolak: Idoia Etxeberria harri-jasotzailea eta Fausto Mugerza aizkolaria, 2,40m zabalerako enborrarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!