Guardia Zibilaren presentzia itogarria salatu du AAMk

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 16a, 01:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez, herenegun arratsaldean Guardia Zibilek Hernani inguruko errepideak hartu zituzten eta bertan hainbat kontrol jarri. «Herrirako sarrera eta irteera guztiak Guardia Zibilez lepo egon ziren eta armez goraino jantzita, herritarrak gelditzen, miatzen eta galdekatzen aritu ziren. Horrez gain, azken egunotan Hernanin, kalez jantzitako polizien presentzia itogarria izaten ari da».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!