Hogeita bat urtetan, 15.901 lagun ibili dira taldean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 15a, 01:00

Hogeita bat urte bete zituen urtarrilaren 10ean Hernaniko Jokulari Ano­­nimoen taldeak. 1990­an sortu zuten Alkoholiko Anonimoetako taldean par­te hartzen zuten bi pertsonek. Euskal Herriko aurrenekoa izan zen, eta Estatu Espai­niarreko laugarrena. Ha­sierako urtean bertan ha­si zen inguruko herritako jendea taldearekin bat egiten: Donostiatik, Astigarra­gatik, Irundik eta Gipuz­koako beste hainbat herritatik etor­tzen ziren. Aurre­neko urte hartan izan zen asistentzia baxuena: urte guztian zehar 153 lagun izan ziren taldean, horietatik 110 gizonezkoak eta 43 emakumezkoak.

Bigarren urtean taldekide kopurua bikoiztu egin zen, eta urteak pasa ahala joera bera izan da. Haz­kunde haundiena 1999ga­rren urtekoa izan zen. 1998an 699 pertsona ibili ziren urte osoan zehar taldean, eta urtebete beranduago 1.078 ziren.

Sexuari dagokionez, alde nabarmenarekin, gizonezko gehiago hurbiltzen dira taldera. Hogeita bat urte hauetan 12.926 gizon pasa dira; emakumeak 2.165 izan dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!