Olentzero eta Errege kabalgatako argazkiak salgai, `kronika.net´-en

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 15a, 01:00

gabonetako bi egun seinalatuenetan, Olentzero eta Errege kabalgatan, Hernaniko Kronikak argazkiak atera zituen, bai bien ibilbidean, eta baita umeen eskariak jaso zituztenean ere. Argazkiak ikusi nahi dituenak www.kronika.net web orrian izango ditu astelehenetik aurrera. Erosteko aukera ere izango da: bertan eskaria eginda, argazkiaren zenbakia kronika@kronika.net helbidera bidalita, 943 33 08 99 telefonora deituta, edo Larramendi 11ko bulegotik pasata. Argazki bakoitzak 1,5 euro balio du; bazkideek euro batean eros dezakete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!