Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, XVII. Tabernetako Bertso Txapelketa jokatuko da asteazkenean, 22:30etan Garinen. 12 bertsolari ariko dira koplatan, Goñi gaijartzailearen esanetan. Honakoak izango dira bertsolariak: Aitor Barrenetxea (txapelduna), Xapo, Oxan, Iraitz, Oier eta Amaia Otxotorena Hernanitik; Andoni Urnietatik; Aitor Atxega Lasartetik; Joseba Agirre Azkoititik; Gorka Oreretatik; eta Gotzon eta Iñigo Irunetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!