Haurrentzako ‘Goibel’ antzerki musikala, gaur Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 16a, 01:00

Astigarragako kultur etxean, haurrentzako Goibel an­tzerki musikala eskainiko dute gaur, 17:30etan. Golden Apple Quartet taldeak egindako ikuskizun musikal hau, Hansel eta Gretel ipuinean oinarritzen da. Antzezleak honakoak dira: Yolanda Pascualena, Mikel Antero, Iker Bengoetxea eta David Rosco. Sarrerak salgai izango dira 2,5 euroan, 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!