«Berritu egin dugu taldea, eta batez ere, sasoian irabazi dugu, fisikoan». Ibor Manzano donostiarrak hartu du aurten taldea, Erregionalen Ohorezko Mailan (lehengo Preferente edo Gorengoa).
33 urte ditu Amarako mutil lasai honek, eta bi urte daramazki CD Hernanin (iaz futbol baseko koordinatzaile). Mundaizen jokatu zuen jubeniletan lesionatu zen arte. Geroztik entrenatzaile aritu da, Mundaizen, Añorgan (9 urtez, eta taldea mailaz igo zuen), Martutenen (2 urtez). Iaz entrenadore nazionalaren titulua atera zuen, eta aurten indarrez hartu du erronka, mutilen lehenengo taldea entrenatzekoa.
Sailkapenean bigarren,
36 puntu, 3 partidu bakarrik galduta... Zer aldatu da Hernanin?
Talde gazteagoa dugu orain. Lehengo urtetik 11 jokalarik jarraitu dute, eta jubeniletatik igo ditugu asko. Beste batzuk hernaniarrak izan arren, kanpoan ari ziren jokatzen eta ekarri egin ditugu... Sasoian irabazi du taldeak. Hala ere, taldeak hernaniarra izaten segitzen du, 25etik 16 bertakoak dira.
17 partidutan, 34 gol sartu eta 13 jaso. Datuek dena
esaten dute, ezta?.
Ahalegina defentsan egin dugu. Lehenengo partiduetan oso itxita jokatzen genuen, atzean sartuta, eta justu-justu irabazi genituen partiduak. Konfiantza hartzen joan garen bezala, golak pila bat sartzen hasi gara.
Defentsa izan al da klabea?
Defentsa, eta presioa. Fisikoki oso fuerte dago taldea, eta aurrean presio itogarria egiten saiatzen gara. Hor baloi asko lapurtzen ditugu.
Taldea ere bat eginda
ikusten da.
Bai. Aldaketa asko egiten ditugu, eta taldeak ez du nabaritzen; blokean jarraitzen du. Jokalari beteranoek ardura hartu dute, eta taldea indartu: Olasagasti, Mingo, Lujanbio, Garcia... liderrak dira.
Entrenatzaileak ere izango du kulpa zatiren bat...
Beno, bai akaso. Baina baita laguntzaileek ere: Ekaitz Etxebeste eta Joxerra Aranzabal ere tope ari dira.
Etsairik gogorrena zein da?
Anaitasuna. Dudarik gabe. Oso gol gutxi sartu dizkiote, eta aurrelari bikainak dauzka.
Hernani hirugarren mailara?
Helburua ez da hori; ametsa bai. 17 partidu geratzen dira, eta banaka joan behar dugu. Martxoan egoera honetan bagaude, baietz esango dizut.
Pixkanaka, beraz.
Gaur Aloña Mendi...
Entrenatzailez aldatu dute,
eta ez dakigu zein taktika duten. Nik, talde defentsibo bat espero dut.
Minutuko isilunea, Fermin Cuesta zenari
Fermin Cuesta urtarrilaren 1ean hil zen, 81 urte zituela. CD Hernaniko Lehendakari izan zen Cuesta, bazkide ere bai azken egunera arte, eta jokalari, urte askoan. Horregatik, joan den astean minutuko isilunea egin zioten Zubipen. «Fermin Cuestak dena eman zion CD Hernaniri», adierazi zion Kronikari Ricardo Ramosek, egungo CD Hernaniko Lehendakariak. «Lehendakari izan zen, bazkide, eta lagun ezin hobea. Jokalari bezala ere, ez zuen beste taldeetara joan nahi izan, eskaintzak izan bazituen ere».
Urrezko Ikurra, 2000 urtean
Fermin Cuesta zenari CD Hernaniko Urrezko Ikurra eman zioten 2000 urteko irailaren 10ean, Zubipen, elkartean egindako lanaren errekonozimendu gisara. Egun horretan, ohorezko sakea egin zuen, Hernanik eta Errealak jokatu zuten partiduan.