«Panteoiak eta nitxoak garbitzen ditut, hostoak bildu, lurra jaso... hilerri batean beti dago zeregina»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 15a, 01:00

Xabier Aizega hernaniarra, bekaldi batekin dago Udalean lanean, laguntzaile bezala. Josu Ape­zetxearekin aritzen da; ba­tez ere, hilerrian. Panteoiak eta nitxoak garbitzen, hostoak bil­tzen, lurra jasotzen… mante­nu­an lanean, orokorrean. Atze­gik eta Grupo Gureak sortu­tako Pauso Berriak progra­ma­ren barruan ari da. Eta alda­menean izaten du Kepa Sukia Gureak-eko lan trebatzailea. Kepak antolatzen-eta lagun­tzen dio Xabierri, baina Kro­ni­kari azal­du dionez, Josurekin ederki moldatzen da eta askotan ez du bere beharrik izaten.

Noiztik zabiltza laguntzaile bezala lanean? Eta noiz arte da Beka?
Azaroaren 29an hasi nintzen eta urtebetez ariko naiz. Dena dela, hasieran ikastolan hasi nintzen lanean. Langilen eta Meaben aritu nintzen. Ateak irekitzen nituen, sarrera prin­tzipalak. Eguneko lan txikiak ere egiten nituen Joxe Ramo­nekin. Lore batzuk aldatu ni­­­-tuen, pertsiana bat konpondu, pertxeroak…
Eta nolatan orain hilerrian?
Udaleko eraikinen manteni­men­duarekin lotuta, Josuk du lan gehiena hilerrian eta ni laguntzaile bezala nago. Eskatzen didana egiten saiatzen naiz.
Zer egiten duzu?
Panteoiak eta nitxoak gar­bitzen ditut, hostoak biltdu, lurra ja­so, mantenimentuko lanak egin, hilerriko pareta bat ere garbitu dut, zuhaitzak ere kimatu ditut, lizarrak, orain pareta bat berritu behar dugu… Hilerri batean badago lana, beti dago zeregina. Eta egunean egunekoa egiten joa­ten gara.
Kepa Sukia: kasu honetan gertatzen dena da, lanpostu honetan ez dagoela ezer planifikatua. Ez da tailerretan bezala, katean lanean aritzea eta bakoitzak bere pieza jartzea. Hemen zailagoa da inor gainean eduki gabe, autonomiaz berak bakarrik gauzak egitea. Eta ideala hori litzateke. Dena dela, hosto lehoarrak biltzen-eta bakarrik ederki moldatzen zara, ezta?
Zenbat orduz aritzen zara?
Bost orduz, goizez.
Gustora al zabiltza?

Oso gustora nago. Ondo moldatzen naiz Josurekin. Gauza asko ikasten dut berarekin. Nik ez nekien zer zen hilerrian lan egitea.
Aurretik beste zerbaitetan egin duzu lan?
Bai. Honen aurretik Gureak-eko tailer industrialetan aritu naiz Donostian, montajean. Eta Lasarten ere aritu nintzen 12 urtez. Montajean ere bai, kotxeen fokoentzako kableak jartzen. Horrez gain, ikastaro bat egin nuen Gureak-eko Galan garbiketa enpresan. Eta gero, Matiako eraikin berria ireki aurretik, garbiketa lanetan aritu nintzen hiru bat hilabetez. Zabalegin ere beste ikastaro bat egin nuen urtebetez, barazkiak biltzen eta, piperminak…
Aurrera begira, zer egin nahiko zenuke?
Beharra baldin badago, jarraituko nuke, eta bestela aurrerago ikusiko dut.
Kepa Sukia: Gureak-eko taile­rretara bueltatzeko auke­ra beti dute.

‘Pauso berriak’, lan munduan
sartzeko programa berria

ATzegik eta Grupo Gureak-ek Pauso berriak izeneko programa pilotoa jarri zuten martxan joan den urteko martxoan, Eusko Jaurlaritza eta Gipuz­koako Foru Al­dun­diaren laguntzarekin. Helbu­rua da adi­men urritasuna duten per­tsonei ohiko lantoki batean lanean aritzeko auke­ra ema­tea eta enpresa eta erakun­deak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea pertsona ho­riek lanerako duten gaita­su­naren inguruan. Programa honen bidez, praktiketan ari den pertsonak formatzeko aukera du edozein motatako enpresa edo erakundetan lan praktikak eginda.
Programa martxan jarri zenetik, 50 pertsona inguru ari dira lanean entitate pu­bliko zein pribatuetan. Horie­tatik bat, Hernaniko Udalean.
Praktiketako lanegunak 4 bat ordutakoak dira. Parte hartzen duten enpresek ez dute inongo kosturik hartzen beregain eta Atzegi eta Gu­reak-eko pertsona bat egoten da segimentua egiten.
Praktiketan eskatzen diren zereginak batez ere dira, bu­lego, liburutegi eta artxiboko laguntzaile lanak, manteni­men­duko laguntzaile lanak, eta enpresa bakoitzak behar dituen laguntzaile lanak, pertsona bakoitzaren gaita­sunak kontuan hartuta.
Programan parte hartu duten erakundeak dira: Udal eta erakunde publiko ez­ber­dinak, osasungintza, uniber­tsi­tateak eta ikastolak, mu­seoak eta erakusketa aretoak, komunikabideak, merkatal zentroak eta enpresa pri­batuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!