Urnietako Eteneta elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du eta apuntatzeko epea astelehenera arte izango da. Ikastaroa urtarrilaren 26 edo 27an hasiko da. Kurtsoak 2 ordutako 6 saio izango ditu. 2 talde egongo dira: asteazkenetan eta ostegunetan, biak 19:00etatik 21:00etara. Prezioa: 50 euro. Izena emateko deitu: 943 00 87 55.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!