Maila bat gorago ekingo dio txapelketari Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 15a, 01:00

hernanik gaur ekingo dio txapelketari Gipuzkoako Pre­ferente mailan, eta Bigarren mailan. Hernaniko lehenengo taldea iaz igo zen Preferen­te­ra, eta beraz, aurten, mailari eustea izango dute helburu. Etsairik gogorrena Urnieta izango dute, Jesus Navascues taldeko arduradunak Kro­ni­ka­ri jakinarazi dionez «Hon­da­rribiko Marlaxka ere ez da gaizki ibiliko». Denera 11 talde ariko dira, eta behin jokatuko dute elkarren kontra. 10 jardunaldi, beraz; aldiko, lau partida. Gaur Baionan jokatuko du Hernani Ak, 16:00etan.
 Hernani Bk ere gaur hasiko du txapelketa, iazko maila berean, Bigarren mailan alegia. Helburua igotzea dute, eta gutxienez, igoera fasea jokatzea. Easo C taldearen kontra ariko dira gaur, 16:00­etan, Hernanin, Aris­tizabal kaleko lokalean.

HERNANI A - Preferente maila
Fernando Esnaola
Antonio Lisarri
Breogan Estevez
Mikel Apezetxea
Ricardo Osa
Isidro Esnaola
Jesus Navascues

HERNANI B - Bigarren maila
Jon Altuna
Mikel Gastesi
Joxe Angel Ijurko
Iñaki Erdozio
Josetxo Barandiaran
Joxe Ramon Altuna
Joseba Goikoetxea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!