Audientzia Nazionaleko Pablo Ruz epaileak Hernaniko eta Urnietako 10 gazte prozesatu ditu: Aitzol Arrieta, Mikel Garcia, Asier Olano, Ekhi Oñate, Jon Ezeiza, Egoitz Balerdi, Iñigo Alzelai, Txaber Zabaleta, Antton Zabala eta Ekaitz Telleria. Segiko kide izatea eta 2008tik 2009ra Hernanin izandako kale erasoetan parte hartzea leporatzen diete 10 gazteei.
Epaileak otsailaren 2an deitu ditu deklaratzera. Horrez gain, 5 auzipeturi 290.000 euroko fiantza ezarri die «eragindako kalte ekonomikoak ordaintzeko».
Akusazioak ukatu eta inkomunikazio aldiko
tratu txarrak salatu
Epaiketa, 2009ko martxoaren 31n Espainiako Poliziak Hernanin eta Urnietan egindako operazioaren emaitza da. Operazio hartan zortzi gazte atxilotu zituzten: Arrieta, Garcia, Olano, Oñate, Ezeiza, Balerdi, Altzelai eta Zabaleta. Egun batzutara, Zabala eta Telleriak epailearen aurrean aurkeztu zuten beren burua eta Telleria kartzelara sartzeko agindu zuen epaileak. Epailearen aurrean denek ukatu zituzten akusazioak, eta inkomunikazio aldian tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten. Egun, denak kanpoan badaude ere, 8 kartzelaratuak izan ziren eta fiantza ordainduta, aske geratu ziren baldintzapean; orain ia urtebete, azkeneko laurak.