Hernaniko bariantea bikoizteko lanak hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 14a, 01:00

Gipuzkoako Foru Aldun­diak hasi ditu Hernaniko ba­riantea bikoizteko lanak; atzo jarri zuten lehenengo harria. Bertan izan ziren Markel Ola­no Diputatu Nagusia, Ene­ko Goia Bide Azpiegituretako Diputa­tua eta Juan Karlos Pla­zaola Hernaniko zinego­tzia. Olanok azaldu zuen harro ego­teko egu­na zela «Urumea­ko autobiaren azken urratsa de­lako hasi berri dena, lege­gin­­tzaldi honetako urrats haun­dienetako bat». Bariantea bikoiztuta, Uru­meako autobia osatuta geldituko da, Andoain eta Donostia arteko N-1 errepideko trafikoa arintzeko asmoarekin. 30.000 ibilgailu ibiltzen dira egunean.

Portu, Urumea eta Martindegiko zubibideak eraiki
Hernaniko barianteak 4 ka­rril izango ditu (egun, 2) 2,4 km-tan barrena. Aurrekontu­a 24 milioi euro izango da eta lanak egiteko 2 urteko epea ezarri da. Bariantea bikoiztuko da, egungo bariantearen trazatua jarraituta. Por­tuko, Urumeako eta Martinde­giko zubibideak eraiki beharko dira, eta Her­naniko erdigunerako lotunea eraldatu beharko da. Horrez gain, egin nahi du­ten Abiadura Haundiko Tre­­naren ibilbidearen gaineko pa­sabide bat eraiki beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!