Laster hasiko dira Garbigunea egiten, Ibarluzen

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 14a, 01:00

Ibarluzen, Garbigunea egingo du San Marko Man­komunitateak eta astelehenaz geroztik, konkurtso fa­sea zabalik dago obrak egingo dituena kontratatzeko. Kon­kurtsora aurkezteko epea otsailaren 9ra arte izango da. Proposamenak San Marko Mankomunitateko Sarrera Erregistroan aurkeztu behar dira 08:00etatik 14:00etara. Aurrekontua, 660.531,65 eurokoa da. Behin aukeraketa eginda, berehala hasiko dira Garbi­gunea eraikitzen eta abuztu aldera bukatua egotea aurrei­kusten da.

Garberako Garbigunea baino zertxobait haundiagoa Ibarluzen
Udalak, 3.578 m2 di­tu eta horietatik 2.487,12 m2 Garbigunearentzat izango di­ra. Garberako Garbigu­nearen an­tzekoa izango da, zertxobait haundiagoa. Arraun el­kar­teko lokal berria ere Ibar­luzeko partzelan egingo dute; izan ere, egungo lo­ka­la bota egingo dute Abia­du­ra Haun­diko Trenagatik.

Atez Ateko sisteman bildu ezin diren hondakinak, Garbigunera
Garbigunera eraman behar dira Atez Ateko sisteman bildu ezin diren hondakinak: olioa, etxe-tresna txikiak, al­tzariak, disolba­tzaileak, pi­lak, bateriak, traste zaharrak, bi­deo-zintak, CDak, bonbillak, plastikozko jostailuak, pinturaz edo disolba­tzailez zi­­kin­dutako trapuak... Ho­rrez gain, kimaketa adarrak ere Garbigunera eraman litezke. Garbigunea dohai­nik izango da, Garberakoa den bezala. Herritarrek tamaina haundiko gauzak ezin badituzte eraman Garbigunera, Udalak biltzen ditu, norberaren etxean. Hori kobratu egiten du, 12 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!