Astigarragan, Goibel izeneko antzerki musikala izango da haurrentzat, igandean. Golden Apple Quartet taldeak sortutako lana da eta Hansel eta Gretel ipuinean oinarritua dago. Yolanda Pascualena, Mikel Antero, Iker Bengoetxea eta David Roscok antzeztuko dute. Arratsaldeko 17:30etan izango da Astigarragako kultur etxean. Sarrerak salgai daude 2,5 euroan, kultur etxean bertan. Igandean ere salgai izango dira 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!