Karlos Argiñano sukaldariak Gure Sagardo Berria esan orduko 2011ko txotx denboraldia zabalik izango da gaur, Astigarragan. Irekiera ekitaldi hori Petritegi sagardotegian izango da 13:45etan. Behin lehenengo kupela irekita, maiatzera bitarte aukera ederra izango da sagardotegi eta sagardo ezberdinak probatzeko.
Sagardoetxearen arabera, aurtengo sagardoak afrutatuak eta orekatuak dira, eguzki ugariak eta neurriko euriaren eraginez, sagarraren elementu aromatikoen kontzentrazio egokia lortu delako. Xehetasun guztiak gaur emango dituzte.
Telebistako sukaldaririk
ezagunena
Karlos Argiñano telebistako sukaldaririk ezagunena da. Euskal Sukaldaritza Berria deituriko taldeko kidea da, 80. hamarkadako egoera gastronomikoa goitik behera aldatu zuena. Zarautzen duen Karlos Argiñano jatetxea, sukaldaritza tradizionalean nabarmenduenetariko bat da. Nazioarteko mailako ospeari dagokionez, Eurococinero kalifikazioa dauka eta Eurotoc-eko ordezkaria da. Komunikatzaile gisa burutu duen lana hainbat alditan saritua izan da. Besteak beste, TP Saria eta telebistako saio onenaren 1993ko Ondas Saria. Gastronomiarekin lotutako 50 liburu baino gehiago argitaratu ditu. Gaur egun, Antena 3eko Hogarutil atalean Karlos Argiñano en tu cocina saioa aurkezten du.