7 ikastaro Aste Santura bitarte, Institutuan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 13a, 01:00

Ies Hernani bhi Institu­tuan 7 ikastaro egiteko aukera jarri dute Aste Santura bitarte. Horietatik bi astelehenean bertan hasiko dira eta launa plaza geratzen dira. Bi ikastaro horiek honakoak dira: Fresa­gailuen zenbaki kontrola Fa­gor 8050 (46 ordukoa) eta Neu­matika eta elektroneumatikako automatismoak (40 ordukoa). Gainerako bost ikastaroak otsailetik aurrera izango dira: Metrologia mekanikoa (30 ordukoa) otsailaren 14an hasiko da; Hidraulikako automatismoak (36 ordukoa) martxoaren 28an hasiko da; CAD 3Dkoa oinarrizkoa eta aurreratua (30 ordukoa) lekuren bat edo bi geratzen dira; Eguzki fotoboltaikako montaia (30 or­dukoa) betea dago; eta Auto­matismo programagarriak oina­rrizkoak eta aurreratuak Siemens S7 otsailaren 2an eta martoxaren 3an hasiko dira.

Profesionalki birziklatzeko ikastaroak
Jesus Ezkerro Hezkuntza Ez Arautuko arduradunak azaldutakoaren arabera, ikastaro hauetara batez ere, lanean ari diren pertsonak apuntatzen dira «profesionalki birziklatzeko ikastaroak dira, nolabait esateko. Langileak formatzen dira gauza berezietan. Esaterako, ikastarora etortzen den langile bat mekanikoa da eta kontrol numerikoa ikasi nahi du», dio. Dena dela, lanik ez dutenak ere joaten direla ere azaldu du. Adinari dagokionez, denetarik joaten dira, 18 urtetik 50 urtera bitarte. Kurtsoak, gehienez, 10 pertsonentzako izaten dira. 12koak ere izan dituzte, baina gehiago ez, «ikasketen jarraipena zehatzago egiteko aukera ematen duelako».

CAD 3D eta Eguzki fotoboltaikako muntaia, eskari haundiko bi ikastaro
Jende asko apuntatzen den galdetuta, Ezkerrok dio aldea dagoela ikastaro batzuetatik bestera. «Orain batez ere bi ikastaro ditugu nabarmentzen direnak: CAD 3D eta Eguzki fotoboltaikako muntaia. Eskae­ra haundia dago». Eta hori argi ikusten da, lehenengo kasuan pare bat plaza geratzen baitira eta bigarren kasuan jada ez dago tokirik. Gainerako ikastaroetan 6-8 bat pertsona apuntatzen dira. «Normala da, betiko ikastaroak baitira», dio Ezkerrok. Izena emateko, 943 551958 telefonora deitu.

Neumatika eta elektroneumatikako automatismoak:
- Oinarrizko automatizazio neumatikoa.
- Erregulazioa eta kontrola.
- Prozesu neumatikoen diseinua.
- Oinarrizko automatizazio elektrikoa.
- Prozesu elektroneumatikoen diseinua.
- Software elektroneumatikoaren bidezko diseinua.
- Automation Studio.
- Prozesu neumatiko eta elektroneumatikoen muntaia eta mantenua.

Fresagailuen zenbaki kontrola:
- Programa bat sortzea.
- Ardatzak eta koordenatuen sistemak.
- Erreferentzia sistemak.
- ISO kodigoaren araberako programazioa.
- Piezak egitea.

CAD 3D ereduak egitea eta planoak (I):

- Sarrera.
- Krokizatua.
- Oinarrizko ereduak egitea.
- Ereduak egitea.
- Diseinuzko liburutegia.
- Matrizak.
- Konponketak.
- Diseinuan aldaketak.
- Piezen konfigurazioa.
- Parametrizazioa.
- Hustutzea eta nerbioak.
- Muntaien ereduak egitea.
- Muntaiak nola erabili.
- Planoak sortu.
CAD 3D konjuntoak (II):
- Piezak, maila aurreratua
- Konjuntoak, maila aurreratua
- Marrazketa, maila aurreratua

Automatismo Hidraulikoak:

- Olio hidraulikoaren oinarrizko printzipioak eta legeak.
- Zirkuitu hidraulikoa.
- Sinbologia.
- Energia hidraulikoa nola sortu.
- Bonba eta talde hidraulikoak.
- Banaketa balbulak.
- Zilindro hidraulikoak.
- Emarien kontrolerako balbulak.
- Presio balbulak.
- Motor hidraulikoak.

Metrologia:
- Neurria.
- Neurtzeko tresnak.
- Neurtzeko printzipioak.
- Fabrikazio tolerantziak.

Automatismo programagarriak, oinarrizkoak (I):
- Kontzeptuak.
- Hardware ezaugarriak.
- Programazioa.
- Balore digitalen tratamentua.
- Matxuren diagnosia eta lokalizazioa.
Automatismo programagarriak, maila aurreratua (II):
- Egituratutako programazioa.
- Blokeak.
- Maila aurreratuko operazioak.
- Programazio bereziko teknikak.
- Konfigurazioa eta parametrizazioa.
- Seinale analogikoen tratamentua.
- Alarma bidez kontrolatutako prozesaketak.
- Matxuren diagnosia eta lokalizazioa.
- Automatizazio konponketa bat planifikatzea.
- Beharrezkoa da Automatismo programagarrien oinarrizko ezagutza izatea.

Instalazio fotoboltaikoen diseinua, muntaia eta mantenua:
- Beharrezkoa da elektrizitateari buruzko oinarrizko ezagutza izatea.
- Energia elektrikoa jasotzeko, banatzeko, eraldatzeko eta gordetzeko sistemak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!