Herriko diagnostikoari buruzko mintegia egingo du Ezker Abertzaleak larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 11a, 01:00

Hernaniko Ezker Aber­tza­leak, azken hilabeteetan egin duen herriko diagnostikoari buruzko mintegia antolatu du larunbatean. Biteri kultur etxean izango da goizeko 10:00etan. Diagnostikoan, herriko ar­­lo ezberdinetako egoerak az­tertu dira. Hamaika izan dira, hain zuzen: parte hartzea, parekidetasuna, euskera, kultura, kirola, inmigrazioa, auzo­ak, hirigintza, in­guru­mena eta energia, tokiko ekonomia eta gizarte zerbitzuak. Mintegia, arlo bakoitzean egoera nolakoa den azaldu eta aportazioak jasotzeko egingo da. Helburua da, horren bidez, datorren legealdirako herri programa osatu ahal izatea datorren hilabeteetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!