Hitzaldia emango du Miquel Cortés Fe y Alegria taldeko kideak gaur Hernanin. Hernaniko Udalak diruz laguntzen dio talde horri, GKE-ONG baten bidez: Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako. Guatemalan ari dira lanean, bertako gazteei heziketa duin bat ematen. Gaur, egoera latzetan bizi diren gazte horiei buruz ariko dira. Mara izeneko koadrilek arazo ugari izan eta sortzen dituzte Guatemalan, eta Ertamerika osoan. Auzo pobreetan bizi dira gazte horiek, eta beraien arteko liskarrak izugarriak izaten dira. Cortesek kontatuko du, Peronia herriko bi mara nola adiskidetu ziren, eta orain gizarte zerbitzuetan lanean nola ari diren. 18:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!