Ur gutxiago kontsumitu dugu azken urtean ere. %3 jaitsi da ur kontsumoa, Añarbetik ura hartzen duten 10 herrietan, eta azken urteetako joeran jarraitzen dugu. Joan den urtean %7 jaitsi zen, eta azken 15 urteetan %36.
Añarbe erdiz dezente gora beteta egon da 2010ean, %72an hain justu. Hori ere ur kontsumoa jaitsi delako izan da, berez, euri gutxiago egin duelako 2010ean: 1789 litro ur bota ditu, m2ko bakoitzeko, batez beste egiten duena baino %13 gutxiago.
Ur sarean berrikuntzak
Añarbeko mankomunitateak jakinarazi duenez, Añarbek berrikuntzak egin ditu ur sarean, eta hori da arrazoia, batez ere, ur gutxiago kontsumitzeko. Bestalde, horrek ura garestitzea ekarri du. Izan ere, ordaindu beharreko gastu minimoak lehengoak dira. Dena dela, politika horrekin jarraitzeko asmoa azaldu du Añarbek, «ingurugiroaren onerako, energia gutxiago kontsumitzen delako, eta ur nahikoa izateko garantia delako».
Urte lehorra iazkoa
2010ean euri gutxi egin du batez ere neguan eta udaran. Azken urteak lehorrak dijoaz, baina ez dira iritsi 1988-90 bitarteko datuetara. Bustienak 1970-80 izan ziren.
PREZIPITAZIOAK (l/m2)
Urtaroa Azken urtea Batazbeste
Negua 448 561
Udaberria 485 480
Udara 219 378
Udazkena 637 630