«Ondo ai gea Hernanin!»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 10a, 01:00

Hondakinak Atez Ate biltzeko sistemaren alde ida­tzi bat irakurri zuten atzo gudarien plazan, eta irrifar haundi bat osatu, Eskuz esku: Atez ate; ondo ai gea! pankarta atzean. Hernani Zero Zabor taldeak adierazi zuen, hernaniarrak pauso haundia eman dutela Atez Atekoa­re­kin, ku­tsaduraren kontra eta osasunaren alde.

«Hondar alea eskaintzen diogu munduari. Ez dugu inor kutsatu nahi. Erraus­te­girik ez dugu nahi, ez Zubie­tan eta ez inon. Ez dugu nahi zaborrak beste inor kutsatzerik, ez Castillan, ez Extre­ma­duran, ez Asian, ez Ameri­ketan». «Ez dugu onartzen mundu osoari lehengaiak ostu, eta produktuak bi xentimotan erostea, gero guk ero moduan kontsumitu eta azkenean haiei, gure kondar pozoi­tsuak bidaltzea».

«Ze kalte egin du Hernanik?»
Atzo adierazi zuten, asko Hernaniren kontra ari direla, komunikabide haundiak, enpresa haundiak, politiko batzuk... «Badirudi tapatu egin nahi dutela, gero eta herri gehiagok hartu nahi duten bidea: Hernani, Usur­bil, Oiartzun, laster Deba Goiena, Paisos Catalanseko herri asko, Italiako mila, mun­duko milaka hiri... Ze egin du hernanik? Zaborrak burutsu tratatzen hasi. Besterik ez».

«Galtzailerik ez»
Atez Atekoaren kontra daudenak ere irabazten aterako direla adierazi zuten atzo, Plazan bildu zirenek. «Zuen seme-alabak eta bilobak, denek irabaziko dute, Her­na­ni garbi batekin».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!