Paleta goman, hernaniarrak final erdietara Euskal Herriko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urt. 10a, 01:00

Hernaniko lau bikotek jokatuko dituzte Euskal Herriko final erdiak datorren asteburuan. Gipuzkoakoan erabat nagusitu ziren hernaniarrak, eta Euskal Herrikoan ere marka bera egiteko bidean dira. Jubeniletan, Goikoetxea-Huizi, Pagola Arrieta eta Irazustaba­rre­na-Semper sartu dira final erdietan, eta nagusietan, Manzisidor Lukas. Eskuz, bi partidu irabazi eta bi galdu dituzte hernaniarrek.

Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, bost hernaniarrek lortu dute azken fasera sartzea: Egoitz Altuna, Ander Lopez, Jon Etxegoien, Aritz Otaegi eta Mikel Zurutuzak. Zorte txarra izan duena Eñaut Esnaola izan da; partidu bakarra galdu arren, mailaz ez jaisteko partidua jokatu beharko du datorren astean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!